2009-10-16

Zein da delitua?

Gaztetasunaren osagaiak dira desira eta grina. Denok igaro dugun etapa horretako begietatik so eginda amets oro bihurtzen da gauzagarri, indarrez igotzen dira mendi malkartsuenak, jaitsieran abiadura hartu eta aurrera gogotsu jarraitzeko. Bada ordea, gazteen bidea zailagoa egiteko helburuarekin mendian hesiak jartzen dituenik ere. Aste honetan epaitu dituzten Lea-artibaiko 8 gazteak dira horren adibide.
Alde batetik, ia bi urte ikusi gabeko lagunak besarkatzearen poza eta bestetik, epaiketa politiko honekiko amorrua: sentimendu kontrajarriak nolanahi Audientzia Nazionalean bizitakoak.
Fiskaltza esku hutsik agertu da, pegatinak, DVDak edota presoei idatzitako gutunak mahai gaineratuz auzipetuak zigortzeko froga gisa. Epaituak “terrorista” omen dira, baina besapean pistolak izan beharrean, hauek, pegada politikoak egiteko eskoba kirtenak zituzten. Egutegi bat bezalako aproba zuztar gabekoak dira fiskalaren argumentu bakarrak gazteak urte luzez barrote artean bizitzera kondenatzeko. Horrela, agerian gelditzen da inongo oinarri juridikorik gabeko epaiketa izan dela. Azpian dagoena, independentziaren aldeko ahots gaztea isilarazteko estrategia politikoa besterik ez baita.
Zigortzeko arrazoiak argi erakutsita, pentsatzekoa da zenbat eta zenbat euskal herritar aurkitu daitekeen auzipetu hauen toki berean. Larria da herritar ororen eskura dagoen propaganda politikoan oinarrituz gazte hauek 8 urteko espetxe zigorrera kondenatzea. Gazte, errebelde eta independentista izatea al da euren lege-hauste bakarra? Non da delitua?
18/98 auzian Garzon epailearearen “dena da ETA” teoriak gaur egunera arte heltzen den itzala utzi du, bihar berriro gazteak Auzitegi Nazionalean epaituko dituztelako inongo frogarik gabe, erakunde armatuetako partaideentzat egindako kartzela zigorrekin parez pare topatuz. Jendartearen motore den ahotsa baina ezin daiteke inolaz ixildu, zer da ba etorkizunaz gazteriaren zati handi bat itzalpean biziko bada? Gazte gara gazte eta ez gaude konforme zioen atsotitzak, eta eskerrak hori aldatzeko epailerik, zigorrik edota auzitegirik sortu ezin den.

2009-09-29

Katamaloaren balsa

Plazako kioskoan belarriak estaltzera eramaten nauen doinu garratza dabil jotzen musikaria. Inor ez da geldi, biolinaren noten erritmoan mugitzen ikusten ditut karetak. Badirudi orain ni naizela aurpegia estali gabe dagoen bakarra eta ez dut gustuko albokoaren begirada gardenki ez ikustea. Beldurtzen nau nire inozentzia izatea bistaratua den bakarra. Jakin badakit zerbait izkutatzen dela hainbeste katamaloren azpian, nik ikusi ezin dezakedana, besteak igarri ezin duena.Gorputz adierazpenean aurpegia da argikien egiazkotasunaren zantzuak ematen dituen atala. Ehundaka urteetan horregatik soineratu ditugu noiz edo noiz karetak: orgia amaitezinetako konplize izan dira, ikusgarri bihurtzeko jantzi dira, baita oharkabean ibiltzeko ere, etab.

Identitatearekin estuki lotuta dagoen mozorroa dugu katamaloarena, garrantzitsua baina estalkiaren atzean izkutatuta dagoena da. Beti besteen irudipenerako margotzen dugu aurpegia, haren antz handiagoa izateko edota geure benetako izatea ez bistaratzeko. Ez gara ausartzen garen bezalakoak aurkezten konplexuz eta aurreiritziz beteta dugulako burua. Egunero mozorrotzea ez da sanoa baina! Gero ez dira ba buruko gaitzak ugarituko! Kezkaturik nauka bals honek, ez dut gustuko. Katamaloak aireratu eta dantzako argazkian agertuko direnak aurpegiko zimurrak izantea nahi dut. Ezin gara albokoaren esamesen lotsaz bizi, horrela geure burua zokoratzen dugulako, ez ditugulako geure desioak naturaltasunez plazaratzen. Eta hori nola ez, biolentzia da.

Gehien ikaratzen nauten dantzariak katamaloa estu-estu jantzita daramaten horiek dira... Ikusten dituzu? Hor, zure ondoan daude! Badirudi aurpegia aurretik dutela jarraitzen diotela biolinaren hotsari. Atzean baina badituzte mila aurpegi gordeta, zein baino zein gaiztoagoak. Hobe izango da horiekin ez dantzatzea, ziur nago eta zapaltzen ondo dakitela eta hanka handituta bukatuko dugu bestela.

Gelditu da musika. Badoaz denak etxera, astiro, nekatuta, aurpegian daramaten mozorroa pisutsuegia baita. Ohera sartuko dira, bihar berriro egun gogorra baitaukate aurretik.

Nik kiosko berdearen azpian itxarongo diet, gero datozenean begietara zuzen begitzeko eta nahi duenari mozorroa kentzen laguntzeko. Bitartean nik atseden hartuko dut, Lolaren maskara jantzi ta lurrean ostiko zaratatsuak ematera noa.
Ah! Eta ez ahaztu...zapatu honetan Ondarruko gaztetxin beste kaputxa dantza bat dauela! Arpeixe emoteko modu bakarra dalako! http://ondarrukogazteasanbladi.wordpress.com/

2009-06-12

Per se!

Gaitxasun aparta dauket usañik be eztauketan gauzen ingurun berba eitxeko, eta jakin arren zelaku nazen, etxate eitxen bape erretza Ainara deskribitzi. Berba bat ipiniko banotzan pertsona txikitxo honi zelaku dan esateko: xelebri litzateke. Bai hasarretzen danin, lotsatzen danin, lotsabako bat danin, etab.
Psicoanalisis y sociedad klaserako histerian inguruko lantxu bat enbiher izen genun, ta Amaia craziri ezer hobeik etxakon okurridu neure deskripiziño bat eitxi baño. Hau da beran aburuz Ainarita. Ni ena oso ados esaten daben danaz, batez be munduan atentziño puntu izeteko eitxen dotxuazela eitxen dotxuazen gauzak esaten dabenin ta gaña esajeraue be beitxantzen jate pixkat (edo bueno hori nahiot pentsau, jaja). Grazixi eiozten testuk esa zuekin elkarbanatzen dot.

Ba hau ta askoz be gauza gehixa naz, ta holan be me en-kan-to! Sá!!! Onak garalako, histerika horrek esango leuken lez.

Ta brote narzisista honekin jarraitzeko hemen izten dotzuet behin batek aitxetu dozten abesti batekin, bere aburuz, kanta honek primeran identifiketen dau Ainarita. Hoba neuke nik billete urdiñekin agur eitxen ibiliko banitzake edo mulata batzukin hondartzan... ja!!



----------ATA MIÑE BIZIXAI----------

2009-06-10

Aniztasunaren erreinuan, normala garaile

Atzo goizaldean lan bat egiten nenbilela buruan bueltaka erabili nuen ideia elkarbanatu nahiko nuke zuekin. Guztia Odol hotzean liburuaren haritik dator.

Nire esperientziatik abiatuz, esan dezaket pertsona baten bizipenek eragin handia daukatela honen ekintzetan. Atsotitzak dioen legez zer ikusia hura ikasia izaten da sarri, gure inguruak eta gure praktikek eragin zuzena dutelarik ondorengo izatearen garapenean. Gizarteak baztertu egiten ditu "ezberdinak" diren pertsonak eta gero ondorioak gertatzen direnean gaizkiletzat etiketatzen ditugu.


Zerbait gertatu arte itxaron beharrean eta ezbeharra ekiditeko aurretiaz hoberako lanketa bat egin beharrean, jarrera indibidualista izaten dugu.
Indiferentziaren begirale subjetiboak gara. Erruduntzat ekintza gauzatu dutenak jotzen ditugu konturatu gabe guzti honetan (sarritan) gizarteak berak ere erantzukizunaren parte handia duela.


Pertsona eta ekintza ororen atzeko historiak beti ez du justifikatzen egindakoa. Baina uste dut aurretiaz kolpe behar zaiela arazoei, ondorioz gutxiagotan eraman beharko genituzke eskuak burura.

Txarrena badakizu zer den, baina? Hasieran aipatu dudan ezberdinaren kontrakoa litzatekeen "normala", eliza, agintari politikoen eta merkatuaren inbentzio hutsa besterik ez dela kapitalaren erreinuak esku beratan jarraitu dezan. Guztia ikusten dugu normaltasunaren begietatik
, dagoen oro sailkepen bi horietan multzokatuz eta ezberdinak direnak baztertuz.

Munduan ez dago normalik baina, dena da ezberdin, dena eta denok gara anitzak eta eskerrak! Beraz, normaltasunaren sailkapena antzua da, denok garelako beste poltsa horretakoak.

Eta konturatu gabe ni neu hasi naiz sailkapenak egiten, jakin badakidan arren alperrikakoak direla hauek.

2009-06-04

Sedazko galtza eta gona gorriak soinera

Entzungo dituzuenak ez dira konbentu batean monja sartzeko bete behar diren neurriak, baizik eta Ingalaterrako Bankuak bere langile emakumeak puta itxura izan ez dezaten ezarritako agindu multzoa. Konturatu ez bazarete ere, XXI. mendeko herrialde aurreratuetan, poltsa handiak eramatea, gona laburrak eta takoi altuak janztea puta itxura izatea baita, beraz muuu malooo eta hezitu egin behar gaituzte neska txintxoen itxura izateko. Hori bai, poltsikoak bero izan beharko dituzue horretarako, 12000 euroko kostua baitu kurtso apalak.


Eta txarrena hitz egiten duen lehenego emakumea da, "si vas a trabajar no vas a exhibirte, no?". Attu zu (nik harrapatu dudan zentzuan esan baduzu behintzat esan duzuna), hemen nahi dugunok nahi dugun bezala janzteko eskubidea daukagu, eta gogoak emanez gero txirla bistan ere joango gara kaletik. Zu eta zu bezalako beste askok, beren umetxoei begiak eztali eta lotsagabe deitzen diguzuen bitartean. Ba bai, harro gara gure lotsagabekeriaz, gaiztoak ere bagara eta esan diezazuket are gaiztoagoak izan gaitezkela, batik bat, gure harrotasunak zu eta zu bezalakoak mintzeko balio badigu.


Hobeto lukete gure inguruko puta denek Ingalaterrako Bankuko langileen soldata bera izango balute, horrela gauza asko mejoran joango litzatezke.


Gora ba puta, exhibisionista eta titifreskera errebeldeak! Gora guek!

2009-05-29

FLY-FLY-FLY!!!!!!

Ke emozzziiion Mariluz!!!
Azkenin be lortu don, heuk bakarrik, ta pozten non!Gora zu ta zure estres danan frutuek!!!Jajjaja, zemat barre ya no puedor mas ozenak botaten izen dostezuzenin Berritxutik edota honako gauza xelebrik idazten izen dozuzenin "ta behin heltzen da puntu bat, zure burmuiñek ezin dabena informaziño gehixa xurgatu, begixek erre eitxotzuena, dislexia puntu bat daukezule siñezta heltzen zariñe, orduen aldaketa sakona jasatezune, eta goxaldeko 4etan adbidez, 7txerdixek balire lez armusetan hasten za... nonokin berba eineran "zelan zabiz?" galdetu ordin " XIX. mendean..." automatikoki urtetotzune..... mal, muy mal!".
Bakit eztala zure bizitzako aspirasiñoie batxillerra aprobeti (eskerrak!pozten naz) baña bueno, nahi dozun hori eitxeko ezinbesteko pausu izen da ta lortu dozu Fly!Eta oiñ gustura musikatzera...beste danok zoratzen gaitxuzun artin, klaro esta!
Grazixi eitxen dozte esaten doztezunin neska nausixe bihurtzen zauezela eta idea hori etxatzule gustetan!!! Konturetu barik doiez urtik aurra, ezta? Baña bueno, ez pentsau asko aldatu zariñik e! Txikitxen bakarrik euskal oilasku jateko autue ein zenun, lo zenguzela pentsetan zauezela esaten zenun edo gabonetan anaztazia ginazia zzizzipozzetan eskatzen zendun; eta gaur horrek esan ez arren be esamiñetan amaberjiña batek baño amuleto gehixa eruten dozuz soñin eta dentistiana be musika, baleriana eta hartu biherreko danekin juten zara.
Lehengo umetxo begi baltzdune ezpaza be ikusten dozu xelebrekerixak eitxen jarraitzen dozule.

Ba bueno, esaten dotzut ez aukitxeko naustasunai billurrik, oniño asko daukezu eta eskaintzeko eta gozatzeko! Eta zelan ez, 80 urtekin be beti itxi tartetxo bat izen ziñen ume horri!

Badakit gaur jente askokin akordau zarille, ta jakin danok pozez gauezela (hainbeste komerixa eta gero, ke menos!), eta zure albun eztauezenak be hor egongo balitzakez holan egongo litzakezela, ez estutu txikita!

Ba zorixonak hemendik, goitxik ozpatu zure garaipen txikitxue eta negar gitxi eñ egun honetan Maria Madalena anderea!Badakit eta zorixontsu zarille esan biherra daukezun egun horretako batzuk biziko dozuzela. Musu lila asko madrillerutz eta besarkada bat sama samatik!

Asko maitxe dunat....milla esker zaren hori izetearren Argitronik!

2009-05-27

Keinuak gurutzatuz


Gurutzatu gara gaur, beste askotan bezala.
Ez zara ezer aldatu, beti bezain besteko irrifartsu jarraitzen duzu.
Hor ikusten zaitut ile kiribilkatuari bueltak ematen atzamarrekin eta etxeko armairutik txokolatea osten.

Guda gogorrena galdu omen zenuen, baina nire ustez zureak bezalako garaipenak eskuratu dituen gudari gutxi izango dira hortik.
Nire oroitzapena da horren testigu, beste irudi denak ezabatu eta udaberriko gerezi zuhaitz ederra dirudizulako.
Zuzendu didazun begirada hain da benetazkoa!
Badakizu?Batzuetan telefonoa hartzen dudanean zuri hemen nola doakidan kontatzeari ekiten diot.
Bapatean ordea, konturatzen naiz ezetz, ezin dizudala erakutsi etxeko leihotik ageri den ozkarbi polita. Eta orduan tristetzen naiz pixka bat.
Iraganean ere idatzi ditzazket letra hauek, baina inpresentzia fisikoa ez dut nahikoa zinen idazteko.
Badakit ezin naitekeela oroitzapenetatik bizi, baina sorgin bihurtu eta bizi ez dena bixitu dezaket horrekin.
Eta nostalgiak zurrupatu nauela ematen badu ere ez nago triste. Sendiak goibeltzen nau, bai, baina oso present daukat iragana eta ondorioz, gustatzen zait sendiak akabatu ez zaituela sentitzeak.
Urruntasunaren hoztasunetik babesten nauen eguzki beroena da zure gertutasun faltsua, beste askotan bezala.

2009-05-26

Ametsak kodifikatuz

Momentu batez, pentsatu bizi zaren mundua zamarrontzira doala X arrazoirengatik. Bakoitzak bere arrazoian pentsatu dezala, eta irudikatu zementua dena orain, belardi bilakatzen dela. Soilik izaki bizidunez eta urez eratutako munduan zaudela.
Lasaitasuna da nagusi, ezta? Bat-batean, zu bezalako pertsona batzuekin aurkitzen zara. Ez zarete asko. Bad
a, zuen koadrila horri dagokio orain beste mundu berri batean pentsatzea. Ez zarete oroitzen lehen zegoen errealitate gaixoarekin. Dena pentsatu eta eraiki behar duzue hasieratik. Nolakoa litzateke zuei gustatuko litzaizukeen mundua?
-------------------------------- --------------------------------

Nik gaur ariketa bera egin dut eta honakoa da Mixikoko koadrilak desiatu duen egunerokoa:
• Guztiok bat gatoz, ordena edo oreka bat izateko beharrezkoa dugula araudi minimo bat. Baina lege multzo txiki horrek ezin dezake inoiz gure askatasunaren muga gainditu. Ole!
• Erabaki oro herri asanbladan hartuko litzateke, baina ez gehiengoaren demokrazia zapaltzaile horretan oinarrituta, baizik eta kontsentsuz; denok eroso sentitzen garen adostasunera helduz. Asanbladan denok parte hartu beharko dugu eta inoren iritzia ez da gutxietsia izango.
• Eta gu, gu nolakoak izango ginateke? Hasteko, gizon eta emakumearen arteko bereizketa sexual hori ezabatu eta guztiok izango gara izaki bizidun; gaineratutako etiketa antzurik gabe, genero eta rol bereizketatik at, etab. Baina horretaz gain, izaki bizidun integralak izango gara, hau da, denok denetarik egiten jakin beharko dugu eta gure betebeharra izango da dakiguna besteei erakustea. Eta arazoak daudenean? Zure arazoa gure arazo bihurtuko da eta denon artean errazago aurkituko diogu gustuko irtenbidea.
• Den guztia izango da jabetza publikokoa. Orduan, nolakoak izango dira harreman ekonomikoak? Bada, dirua bezalako sorkuntza txarrak albo batera utzi eta trukean oinarrituko da mundu berriko ekonomia. Eta, etxebizitzak komunak izango dira? Bai, baina posible izango da bakarrik egoteko etxe edo txokoak ere tartekatzea horien artean. Inongo jabetzarik ez dugu izango, ezta maitasunean ere? Ez, noski ezetz!Ni ez naiz zure jabea, zu zara zure egintzen jabe bakarra.
• Baina maitatuko dugu? Bai, asko gainera! Baina nahi dugun bezala, askatasun osoz garatuko ditugu gure harreman sentimetal eta sexualak. Ondorioz, normal eta harraro bezalako definizioak ez dute tokirik jendarte berri honetan eta familia eredu anitzezko mundua litzateke. Beraz, umeak izango ditugu? Nahi duenak bai. Baina ez ditugu aita eta amaren figurak bersortuko, ez! Guztion lana izango da haurtxoak edukatzea. Beno, edukazio hitza ez zaigu gustatzen. Ortaz, gauzatuko dugun heziketa esperientziak partekatzean oinarrituko da.
• Manipulazioa, behartzea, engainua, agintaritza debekatuta egongo dira. Errespetua, zintzotasuna eta parekidetasuna gailenduko dira.
-------------------------------- --------------------------------

Zer, ezer berririk ez, ezta?Ez!Baina zin egiten dizut eztabaida oso interesgarria izan dela, mixikarrak gaitasun handia daukate dialektikarako. Grazia handikoa ere izan da; izugarria baita pertsonon imaginazioa nora arte iritsi daitekeen ikustea.

Orain beste ariketa bat proposatuko dizut. Hasi zaitez irudikatu duzun mundu hori gauzatzen. Ez ahal dira ba bateragarriak beste mundu posible horren aldarrikapena eta bere gauzapena? Beraz, zertarako itxaron? Zeri itxaron? Nahi duzunaren alde borrokatu beharra dagoenaren ustekoa nauzu. Markitosek aspaldi esan zuen legez askatasuna goiza bezalakoa da: batzuek heldu arte lotan itxaroten diote; beste batzuek ordea, iratzarri eta gauez ekiten diote berau lortzeko bideari. Zein da zure aukera? Azken gauza esango dizut:
beldur gehiago izan beharko genioke gaurko munduak eskaintzen digunari eta gutxiago iraultzari.

2009-05-19

Ezer ez da akabatu...

Zure hitzak beti bezain presente jarraituko dutelako gure artean, ezer ez da akabatu eta horregatik zuk esaten zenuen bezala "no te salves".
Zure berbek aizkoraren zorroztasuna eta txori baten askatasuna bateratzen zituzten, berezia zen idazten zenuena.

Argi eta ozen esan dituzu esan beharreko guztiak. Beraz, zure aipu jakintsuetako batzuk ekarri nahi ditut txoko honetara.

  • "Algunas cosas del pasado desaparecieron pero otras abren una brecha al futuro y son las que quiero rescatar.
  • "Acá hay tres clases de gente: las que se matan trabajando, las que deberían trabajar y las que tendrían que matarse."
  • "Aunque nos olvidemos de olvidar seguro que el recuerdo nos olvida".
  • "Cuando creíamos que teníamos todas las respuestas, de pronto, cambiaron todas las preguntas."
  • "Yo no sé si Dios existe, pero si existe, sé que no le va a molestar mi duda."
  • "Un torturador no se redime suicidándose, pero algo es algo."

Eredugarria zu!Eskerrik asko!