2009-03-18

GORROTOZ AMODIOARI

Gaurkoan maitasuna dut mintzo. Baina ez kolore arrosako maitasun (in)perfektu hori. Zaila zaigu konturatzea baina oso gaizki maitatzen irakatsi digute; maitatzeko modu tradizionala menperaketarako ezkutuko forma bat besterik ez delako. Gehientsuenok bizitza honetako elementu askoren inguruan eztabaidatu izan dugu luuuuze: hizkuntza, antzinatik datozen ohiturak... Gutxitan ordea mahigaineratzen dugu maitasunaren gaia.
Eta zergatik ez ditugu kolokan jartzen derrigorrezko monogamia, maitalea objektu bihurtzea, edota sexu-generoaren dikotomia eta honen ondoriozko rol zanpatzaileak? Zergatik ez?

Nire esperientziatik egin dezakedan ondorioztatzea (txikia) da gaur eguneko sistema patriarkatu honek nola harremandu, elkarbizi eta maitatu arautzen digula eta beraz maitasuna ez dela aske. Maitasunaren gartzela, bateratze monogamikoa da. Horrek bi pertsonen arteko fusioa eskatzen duelako, zeinetan bat, normalean, bestearen hoberako bere izatea ezabatzen hasten den. Ez gara konturatzen fidelitateak diskurtso katolikoa gordetzen duela atzetik eta beste pertsonaren gorputza eta pentsamendua modu autoritario baten geureganatzea dakarrela horrek.

Familia patriarkal, heterosexual eta monogamikoaren ereduak emakume eta gizonak jokatu beharreko papelak banatu eta zehaztu ditu; boteregune gizonezkoa bihurtuz. Forma hau sistema neoliberaleren sustengu bihurtu da, honek beharrezkoa duen gainbalioa bermatuz. Zer litzateke erlijio katolikoaren monopolioa maitasun eta fideltasunik gabe, edo zer litzateke zinema eta telenobelaren negozioaz?Musikagintzako alor haundi bat desagertuko litzateke traizioaren ondoriozko maiteminik gabe eta bestearenganako entrega totalik gabe. Eta horrelako milaka adibide eman ditzazket. Egun, maitasunaz negozioa egiten denean sinistarazi nahi digute familia tradizionala zerbait naturala dela eta ez sistema politiko-ekonomikoaren mantetzerako kontrol mekanismoa.

Beste iraultza askoren artean ezinbestekoa da re-EVOLUZIO sexuala egitea. Amodiozko harremanetako arauak berplanteatzeak jendartearen antolakuntzan pentsatzea dakar. Eta gaineratuko nuke proposamen iraultzaile bat ez dela nahikoa mundua aldatzeko, horrekin koherente izateko iraultza pertsonala ere ezinbesteko dela. Eta sarritan azken hau baztertzen dugu, errazagoa zaigulako besteek zer izan behar duten esatea gure akatsak konpontzea baino.


Gakoa modu askean hautatzeko aukera izatean dago. Sukalderaino sartua den sistema hau gorputzetik behintzat atera dezagun. Ez da ez kasualitatea guri gaizki maitatzen irakastea, ez da maitasunaren ondorio jeloskortasuna... Maitatu dezagun asko eta nahi dugun bezala, baina utzi diezaiogun maitatzen dugun horri aske izaten, bera izaten, eta ez nire. Eraiki dezagun fideltasunaren definizio berri bat errespetu eta zintzotasunean oinarritutakoa.


Maitxe daigun ganoraz la ostia!
Eta zelan ez, izen gaitxezan sikinaaaaaaahhhhkkkkkk!

4 Ele-mele:

Kattalintxo dijo...

jijijii!!! isan sikinah!!!!
zuri super jardunaldi hauek askorako eman dizute e??
Erreflexio oso onak aini!!
Zurekin bat nator, izan gaitezen sartre eta simone bezala! karkar!!
Saia gaitezen beintzat sano sano maitatzen, ze, nola maitatu daiteke albokoa aske ez bada??

Muxuuu!!!!!

janire dijo...

sikiñoi!

Egungo maitasun definiziotik at ikusten nintzenez, sarritan galdetzen nion nere buruari ez ote nintzen fribola edo egoistegia?

Hala ere, kontziente nintzen nere gogoeta autoinkulpatzaile hauok ez zirela neronek sortuak, baizik eta aspaldidanik jazartzen gaituen sistema honek.

Pozgarria da jakitea nonbait, norbait(zuk) badabiltzala maitasun osoz, maitatzeko moduak iraultzen.

Aska dezagun maitasuna, jabetza eta kontsumismoaren hatzaparretatik.

Bizitzeko beharrezkoa dugu maitatzea! eta Bihotzez maitatzeko beharrezkoa dugu askatzea!

*lengusiñi*

StMary dijo...

Azin me guzta praim!!!Ke bien hablas niñaaaaaaa!!!
Nitzet be pozgarrixe da EHko txoko txiki horretan bazabiltzala maitasun osoz, maitatzeko moduak iraultzen.
Bidean elkartuko gara kon un ramito de romero en el coño! O zi no ya zabe, te vuy a pone 1000 velah nigrah!!

Anónimo dijo...

amen.... aiii, zelako harro nauen nire aiztatxuaz!!! jode, aini, si no lo leo, no lo creo! mexicora arte junbier izeza nik holako gauza onak idazteko¿¿¿ anda queee... ya te vale! zelan dana¿¿ ni ya ohitxuna zure ausentzixa eh! jejejeje. chiapasetik bueltan jarratxukorou kontaktun fly! mosu edar bat, MAITXE ZAIITXUN aiztie!!! Light

Publicar un comentario en la entrada

Elemeleka